AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Bilbon hiru gizon izan dituzte atxikirik, eta sexu-erasoa egin diote haietako bati
Iturribide kaleko etxe batera igotzera gonbidatu ostean, bahiturik izan zituzten hiru biktimak.
2025eko maiatzaren 26
Bilbon hiru gizon izan dituzte atxikirik, eta sexu-erasoa egin diote haietako bati
— ARGAZKIA Radio Popular

Aurreko larunbatean, arratsaldeko 21:00ak aldera, sei gizonezko atxilotu zituzten Bilboko (Bizkaia) Alde Zaharrean, "legez kontra atxikitzea", "sexu-erasoa egitea" eta "indarkeria erabiliz lapurtzea" leporatuta. Izan ere, hiru gizon izan zituzten atxikirik, eta gutxienez bati eraso zioten sexualki. Ikerketa zabalik dago oraindik.

Iturribide kaleko etxebizitza batera igotzeko gonbidapena egin zieten biktimei, droga bat eskainita. Bertara igotzean eta droga kontsumitzean, baina, ez zieten alde egiten utzi. Gainera, sexu-erasoa egin zioten atxikitako pertsonetako bati, eta euren gauzak lapurtu zizkieten.