AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Bilbon, emakume bat bortxatu eta labanaz mehatxatu du bere bikotekide ohiak
Emakumearen etxeko atarian ezkutatu zen erasotzailea, eta indarrez sartu zuen pisuan.
2026eko urtarrilaren 7
Bilbon, emakume bat bortxatu eta labanaz mehatxatu du bere bikotekide ohiak

Beste eraso matxista baten berri eman dute Bilbon (Bizkaia). Izan ere, emakume bati sexu-erasoa egin dio bere bikotekide ohiak, labana batekin mehatxu eginez. Biktimaren etxeko atariko eskaileran ezkutatu zen gizonezkoa, eta emakumea bertara itzuli zenean eraso zion bizkarretik: iletik heldu zion eta, indarrez, pisura sartzera behartu zuen. Han egin zion sexu-erasoa, hainbat lesio eraginez.

Etxebizitzatik ateratzea lortu zuen biktimak, eta laguntza eskatu zuen. Handik gutxira atxilotu zuten erasotzailea, atzo goizean bertan, Bilboko erdigunean. 40 urte ditu.