AKTUALITATEA / Etxebizitza
Bilboko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du etxegabetze batean
Poliziak hiru pertsona etxegabetu ditu Alde Zaharrean, eta protesta egiten ari zirenen kontra jo du.
2024eko irailaren 23
Bilboko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du etxegabetze batean

Etxe-kaleratze bat izan da gaur goizean Bilboko (Bizkaia) Alde Zaharrean: bertan izan dira polizia-indarrak eta segizio judiziala, hiru gazte euren etxetik botatzeko. Artekalera bertaratu dira hainbat pertsona goizean goizetik, etxegabetzearen kontra protesta egitera.

AZET Etxebizitza Sindikatuak jakinarazi duenez, "tentsio-uneak" izan dira protestan zeudenen eta polizien artean. Udaltzainek atxilo eraman dute sindikatuko kide bat.