AKTUALITATEA / Homofobia
Bikote bati eraso homofoboa egin diote Bilboko prozesio batean
Aurreko astelehenean izan zen erasoa: hainbat gizonek bikote bat iraindu eta mehatxatu zuten.
2023eko apirilaren 11
Bikote bati eraso homofoboa egin diote Bilboko prozesio batean
— ARGAZKIA 20 Minutos

Gizon bikote batek eraso homofobo bat jasan zuen aurreko astean Bilbon (Bizkaia), Nazarenoaren prozesioa San Frantzisko auzotik igaro zen unean. Azaldu dutenez, bi gizonek eraso zioten bikoteari: iraindu egin zituzten, bai eta mehatxu egin ere.

Aurreko astelehenean izan zen erasoa, eta atxilotu dituzte bi erasotzaileak. Mehatxuak egitea leporatu diete, gorroto-delituaren larrigarriarekin.