AKTUALITATEA / Kontseilu sozialistak
Bidesarien aurkako pankartak jarri dituzte Beasain-Bergara errepidean Deba Bailarako eta Goierriko Kontseilu Sozialistek
Ordainketa-sistema bat ezarri nahi dute Beasain eta Bergara arteko autobidean, eta "bizitzaren garestitzearen" aurka protesta egiteari ekin diote bi Kontseilu Sozialistek. Borroka horren berri emango dute datorren astelehenean, prentsaurreko bidez.
2021eko urriaren 28
Bidesarien aurkako pankartak jarri dituzte Beasain-Bergara errepidean Deba Bailarako eta Goierriko Kontseilu Sozialistek

Deba Bailarako (Gipuzkoa) eta Goierriko (Gipuzkoa) Kontseilu Sozialistek autobiaren ordainsarien aurkako pankartak jarri dituzte A-636 errepideko hainbat tokitan; Peajerik ez! Bizitzaren garestitzea gelditu dute lelo. Hurrengo urtea hastean, Beasain (Gipuzkoa) eta Bergara (Gipuzkoa) arteko autobidean (A-636) ordainketa-sistema ezartzeko asmoa azaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta horren aurka protesta egiten hasi dira bi Kontseilu Sozialistak.

Sare sozialetan jakinarazi dute asmoa dutela dinamika bat martxan jartzeko, eta laster emango dituztela xehetasun gehiago. Momentuz, azaldu dute prentsaurreko bat egingo dutela datorren astelehenean.