AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Bi pertsona etxegabe jipoitu dituzte Irunen, horietariko bat prostituitzera behartu nahi izan ostean
Erasotua izan den pertsonetako bati burua zauritu eta besoa hautsi diote, eta besteari zauri arinak egin dizkiote. Atxilotu egin dituzte bi erasotzaileak.
2021eko maiatzaren 21
Bi pertsona etxegabe jipoitu dituzte Irunen, horietariko bat prostituitzera behartu nahi izan ostean

Etxerik gabeko bi pertsonarengana zuzendu ziren bart bi gizonezko, eta diru truke sexu-harremanak izan nahi zituztela esan zioten bietako bati; emakumeari. Ezezkoa eman zien hark, eta biek eskatu zieten bakean uzteko haiengana jo zuten bi gizonei. Haiek, ordea, eraso egin zieten: hala, makilkadaz kolpatu zuten gizonezko etxegabea, eta alde egin zuten gero.

Ospitalean artatu behar izan zituzten erasotuak izan ziren bi pertsonak, eta Ertzaintzak bi erasotzaileak atxilotu ditu jada.