AKTUALITATEA / Soldata sistema
Bi langile zauritu dira Tafallan, lan-istripuz
Fabrika batean izan zen lan-istripua, atzo eguerdian: erredurak dituzte bi beharginek, horietako batek, larriak.
2023eko uztailaren 14
Bi langile zauritu dira Tafallan, lan-istripuz
— ARGAZKIA Tafalla.

Atzo eguerdian, 35 eta 36 urteko bi langile zauritu ziren Tafallan (Nafarroa), lan-istripu baten ondorioz. Automobilgintzako eta aplikazio industrialeko piezak ekoizten dituen lantoki batean gertatu zen: dirudienez, ur oso beroak eta lurrunak busti zituen bi beharginak, eta erredurak eragin zizkien horrek.

Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten 36 urteko langilea, pronostiko erreserbatuarekin. 35 urteko langilea, aldiz, Zaragozako Unibertsitate Ospitaleko Erredura Handien Unitatera mugitu zuten, lehen eta bigarren mailako erredura larriak baititu.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 27 lan-heriotzaren berri izan da Euskal Herrian.