AKTUALITATEA / Soldata sistema
Bi langile larriki zauritu dira Oronozen
Asfaltatze-lanak egiten ari zirela pairatu dituzte erredura larriak. Atzo izan zen istripua, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan zituzten beharginak.
2024eko ekainaren 14
Bi langile larriki zauritu dira Oronozen

Atzo, ekainaren 13an, lan-istripu bat izan zen Oronozen (Nafarroa), arratsaldeko 15:15ean. Asfaltatze-lanak egiten ari ziren bi langile, eta, azaldu dutenez, olio beroarekin erre ziren. Pertsona batek autoan eraman zituen Oronozko osasun-etxera, baina larriki zaurituta zeudenez, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera lekualdatu zituzten.

Langileetako bat anbulantzian eraman zuten ospitalera, lehen graduko erredurak zituela gorputz-enborrean. Bigarrenak, berriz, besoan, bizkarrean eta lepoan zituen erredurak, eta helikopteroan mugitu behar izan zuten.