AKTUALITATEA / Soldata sistema
Bi langile hil dira azken 24 orduetan, Zegaman eta Lakuntzan
Atzo 39 urteko behargin bat hil zen Lakuntzako (Nafarroa) Sakana Kooperatiban, eta gaur Zegamako (Gipuzkoa) Goilaser enpresan galdu du bizia 57 urteko beste langile batek.
2022eko martxoaren 19
Bi langile hil dira azken 24 orduetan, Zegaman eta Lakuntzan

EITB-k adierazi duenaren arabera, 57 urteko langile bat hil da gaur goizean Zegamako Goilaser enpresan. Larrialdi-zerbitzuek goizeko 07:00etan izan dute lan-istripuaren berri, baina lantokira heldu direnerako, hilda zegoen langilea.

Bestalde, atzo arratsaldean, 15:00ak aldera, 39 urteko langile bat hil zen Lakuntzako Sakana Kooperatiban, garabi baten laguntzaz pieza astun batzuk mugitzen ari zela. Suhiltzaileak, bi anbulantzia eta helikoptero bat bertaratu ziren, baina ez zuten behargina salbatzerik lortu.