AKTUALITATEA / Soldata sistema
Bi langile erailak, Gasteizen eta Siguesen
Bi hilketaren berri eman dute gaur sindikatuek. Batetik, garraiolari nafar batek istripua izan du Aragoiko Sigues herrian; irauli egin da gidatzen ari zen kamioia. Bestetik, Gasteizko Caser egoitzako langile bat zendu da koronabirusak jota.
2020eko apirilaren 23
Bi langile erailak, Gasteizen eta Siguesen

Gaur, apirilak 23, Euskal Herriko bi langile erail dituztela jakinarazi dute sindikatuek. Batetik, Esako urtegiko lanetan zendu da garraiolari nafar bat, Nafarroatik gertu, Aragoiko Sigues herrian. Antza, gidatzen ari zen hormigoi-kamioia irauli egin da, N-240 errepidean bidetik atera ondoren.

Bestetik, Gasteizko (Araba) Caser zahar etxeko behargin bat koronabirusak jota hil dela azaldu dute.

Joan den apirilaren 16an beste garraiolari bat eraila izan zen Pasaiako portuan (Gipuzkoa), hainbat ontzitan jasotako arraina deskargatu ostean. Egun berean, Arrigorriagan (Bizkaia) hil zuten beste behargin bat, Txako industriagunean.

2020. urtea hasi zenetik, gutxienez 25 langile hil dituzte haien lanpostuetan, gaurko bi hilketak zenbatuta.