AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Bi ikasle bortxatu dituzte Donibane Garazin
Joan den astean egin zieten eraso Donibane Garaziko (Nafarroa Beherea) lizeoan ikasten ari diren bi neskei, eta salaketa jarri zuten bortxaketagatik. Jerndarmeriak bi mutil atxilotu zituen, eta gero aske utzi.
2020eko otsailaren 4
Bi ikasle bortxatu dituzte Donibane Garazin

Donibane Garaziko (Nafarroa Beherea) bi neska bortxatu zituzten joan den astean, bertako Navarre lizeoko ikasleak biak. Euskal Irratien arabera, aurreko astean egin zieten eraso, eta ostegunean bi mutil atxilotu zituen Jendarmeriak. Aske utzi zituzten ondoren.

Bi neskek salaketa jarri zuten. Baionako produradoreak esan du ikerketa abian dutela, baina ez du informazio gehiago eman.