AKTUALITATEA / Soldata sistema
Bi behargin zaurituak lanean ari zirela, bata Irunen eta bestea Iurretan
Irunen igandean izan zuen lan-istripua kamioilari batek, errepidetik behera erori baitzen ibilgailua. Astelehenean, berriz, Iurretan ospitaleratu zuten langile bat, lanean jasandako erredurak zirela-eta.
2021eko irailaren 7
Bi behargin zaurituak lanean ari zirela, bata Irunen eta bestea Iurretan

Joan den igandean, 09:45ean, lan-istripua izan zuen AP-8 errepidean lanean ari zen kamioi gidari batek. Hain zuzen, bidetik irten eta errepidetik behera erori zen langilea gidatzen ari zen kamioia, Irungo (Gipuzkoa) Zaisa industrialdearen parean; 10 metroko altueratik jausi zen. Larrialdi-zerbitzuek erreskatatu behar izan zuten zauritutako behargina.

Bestalde, astelehenean Iurretan (Bizkaia) zauritu zen langile bat, beharrean ari zela. Lantoki batean su hartu zuen konpresore batek, eta ondorioz, erredurak jasan zituen beharginak. Ospitalera eraman behar izan zuten.