AKTUALITATEA / Soldata sistema
Bi behargin kaleratuko dituzte Araiako LYRSA lantegian
"Arrazoi ekonomikoak" argudiatuta eta Covid-19 birusak sortutako krisia medio, bi langile kanporatuko dituzte Lajo y Rodriguez S.A. enpresan.
2020eko martxoaren 25
Bi behargin kaleratuko dituzte Araiako LYRSA lantegian

Arabako Alea-k jakinarazi duenez, bi langile kaleratuko dituzte Araiako (Araba) Lajo y Rodriguez S.A. (LYRSA) fabrikan. 24 eta hamar urte egin dituzte bertan bi beharginek, baina orain, "arrazoi ekonomikoei" erreferentzia eginez eta Covid-19 birusaren hedapenak eragindako krisia tartean, kanporatu egingo dituzte.

Urtarrilean erosi zuen LYRSA Frantziako Estatuko Derichebourg taldeak, eta LAB sindikatuaren arabera, bi urtez Araiako plantilla osoa mantenduko zuela adierazi zuen enpresak.

Bestalde, LABek salatu du enpresak zortzi milioi euro baino gehiago banatu dituela dibidenduetan 2017. urtetik hona, merkataritza erregistroan jaso dutenez.