AKTUALITATEA / Migrazioa
Beste pertsona migratzaile bat desagertu da Bidasoan
Lesakako Endarlatsa inguruan erori zen pertsona bat Bidasoa ibaira, beste bi etorkinekin batera, muga zeharkatzen saiatzen ari zela. Hilaren 18tik dago desagertuta.
2022eko apirilaren 27
Beste pertsona migratzaile bat desagertu da Bidasoan

Joan den apirilaren 18an, muga-bidea zeharkatu nahian ari zela, Bidasoa ibaira erori zen pertsona etorkin bat, Endarlatsa inguruan (Lesaka, Nafarroa). Ibaian desagertuta segitzen du ordutik, nahiz eta bilaketa-lanak hasi dituzten larrialdi-zerbitzuek.

Harekin zihoazen beste bi lagunek eman zuten abisua atzo bertan. Gipuzkoa eta Nafarroa arteko muga miatzeko lanak hasi dituzte jada, Bidasoako bokaletik hasi eta Faisan uhartera arte arte.

Ez da aurten Bidasoan desagertu den lehen pertsona etorkina. Martxo erdialdean, 24 urteko senegaldar baten gorpua topatu zuten; muga zeharkatzen saiatu ondotik ito zen.