AKTUALITATEA / Soldata sistema
Beste langile bat hil da lan-istripuz, Hernanin
Kamioi batek harrapatuta galdu du bizia garraiolari batek Hernanin, paper lantoki baten atzeko aldeko errepidean. Aurten gutxienez 23 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2022eko maiatzaren 3
Beste langile bat hil da lan-istripuz, Hernanin

Ordu gutxian bi lan-heriotza atera dira argitara Euskal Herrian. Gaur jakinarazi dute behargin bat lan-istripuz hil zela asteburuan Ondarroan (Bizkaia), etxebizitza bat berritzeko lanetan. Gaur, bestalde, Hernanin (Gipuzkoa) zendu da langile bat soldatapean lanean ari zela. Garraiolari modura jarduten zuen, eta kamioi batek harrapatuta galdu du bizia. Zikuñaga paper lantegiaren atzeko aldeko errepidean izan da istripua, goizean.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 23 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela edo in itinere.