AKTUALITATEA / Soldata sistema
Beste kamioilari bat hil da lan-istripuz, Irunen
Aurten gutxienez 70 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2025eko abenduaren 16
Beste kamioilari bat hil da lan-istripuz, Irunen
— ARGAZKIA Onda Vasca

Atzo iluntzean jakinarazi zutenez, 18:00ak aldera talka egin zuten bi kamioik AP-8 errepidean, Irunen (Lapurdi). Ez dute argitu istripuaren arrazoia, baina talkaren ondorioz, ibilgailuetako bateko kabinan harrapatuta geratu zen bertako gidaria, eta bizia galdu zuen larrialdi-zerbitzuak bertaratu zirenerako.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 70 langile hil dira soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.