AKTUALITATEA / Soldata sistema
Beste garraiolari bat hil da lan-istripuz, Larrabetzun oraingoan
Errepidetik irten zen gidatzen ari zen kamioia, eta harrapatuta geratu zen behargina. Aurten Euskal Herrian izan den 60. lan-heriotza da, gutxienez.
2024eko abenduaren 10
Beste garraiolari bat hil da lan-istripuz, Larrabetzun oraingoan
— ARGAZKIA Radio Popular-Herri Irratia

Atzo arratsaldean, 17:40ak aldera, lan-istripua izan zuen kamioilari batek N-637 errepidean. Larrabetzu (Bizkaia) parean zihoala, errepidetik atera zen langilea gidatzen ari zen ibilgailua. Barruan harrapatuta gelditu zen eta suhiltzaileek askatu behar izan zuten, baina ezin izan zuten bere bizia salbatu.

Amaitzen ari da urtea. Aurten, Euskal Herrian, gutxienez 60 beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean edo lanetik bueltan.