AKTUALITATEA / Homofobia
Beste eraso homofobo bat salatu dute Iruñean
Iruñeko taberna batean sartzea debekatu zioten pertsona bati asteburuan, bandera koloreanitza eramateagatik.
2024eko ekainaren 4
Beste eraso homofobo bat salatu dute Iruñean

Iruñeko (Nafarroa) Subsuelo tabernan sartzen saiatu zen gizon bat larunbatean, LGTBI kolektiboaren eskubideen ikur gisa erabili ohi den bandera koloreanitza soinean zuela. Lokaleko atezainek, ordea, ez zioten sartzen utzi, "ikur ideologikoa" zela argudiatuz.

Bertaratu ziren polizien jarrera salatu dute, Iruñeko Udaltzaingoak, erantzunik ez emateaz gain, "taberna babestu zuelako".