AKTUALITATEA / Eraso faxistak
Beste eraso faxista bat izan da Lesakan
Langileen Batailoietako gatibuen omenezko oroigarria bota eta margoketa faxistak egin dituzte inguruan. "Rojos fuera" idatzi dute, sinbolo naziak margotzearekin batera.
2024eko abenduaren 20
Beste eraso faxista bat izan da Lesakan

Agiñako gainean gertatu da erasoa, Lesakan (Nafarroa). 2020an, Langileen Batailoietako gatibuak gogoratzeko oroitarri bat jarri zuten bertan, baina hura moztu eta bota dute berriki. Horretaz gain, pintaketak egin dituzte inguruan: "Rojos fuera" idatzi dute eta sinbolo naziak marraztu dituzte, hala nola, svastika eta SS talde nazi paramilitarraren siglak.

Diktadura frankistaren aurreneko urteetan, behargin ugari behartu zituzten Lesaka eta Oiartzun (Gipuzkoa) lotzen dituen errepidea eraikitzera. Haien omenez jarri zituzten hainbat oroigarri Erdiko-Errotan, San Antonen eta Agiñan.