AKTUALITATEA / Faxismoa
Berriozarren, nazi baten aurka erantzun dute hainbat pertsonak
Núcleo Nacional talde faxistaren kamiseta zeraman gizon batek, eta bere kontra jo zuten taberna batean. Kontakizun faltsu bat zabaldu da sare sozialetan.
2026eko uztailaren 20 - 07:16
Berriozarren, nazi baten aurka erantzun dute hainbat pertsonak
— ARGAZKIA Diario de Noticias

Atzo, Futboleko Munduko Koparen finala baliatu zuten hainbat sektorek espainolismoari gorazarre egiteko eta aldarri faxistak inpunitate osoz zabaltzeko. Berriozar (Iruñerria, Nafarroa) izan zen horren erakusle: Núcleo Nacional talde faxistaren kamiseta jantzita bertaratu zen gizonezko bat taberna batera, finala ikustera.

Hori ikustean, erantzun egin zuten hainbat pertsonak, kamiseta nazia zeraman gizonezkoaren aurka joz. Bideo batean jaso dute erantzuna.

Sare sozialetan, gertakariei buruzko kontakizun faltsu bat zabaldu dute hainbat profilek eta hedabidek: esan dute besterik gabe Espainiako Selekzioaren partida ikusten ari zen jendeari eraso ziotela hainbat pertsonak, baina ezkutatu egin dute Núcleo Nacionalen kamiseta zeraman faxistaren kontra jo zutela.