AKTUALITATEA / Ingurugiroaren suntsipena
Beroagatik, 227 pertsona hil dira Hego Euskal Herrian ekainetik hona
MoMo datuen arabera, ekainean, beroari lotuta egon zitezkeen ia 1.000 heriotza izan ziren Espainiako Estatuan.
2026eko uztailaren 7 - 07:39
Beroagatik, 227 pertsona hil dira Hego Euskal Herrian ekainetik hona
— ARGAZKIA latercera.com

Hilabete batean, bi bero-bolada izan dira jada, eta ehunka pertsona hil dira, muturreko tenperaturekin zerikusia izan dezaketen arrazoiengatik. Eguneroko Hilkortasunaren Monitorizazio Sistemak (MoMo) emandako datuen arabera, joan den ekainean, beroari lotutako 937 heriotza inguru izan ziren Espainiako Estatuan, eta uztaileko lehen egunetan, badirudi gutxienez 153 lagunek galdu dutela bizia arrazoi berdinagatik.

Ekaineko datuei erkidegoka erreparatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) gertatu ziren heriotza gehien, 153 hain zuzen ere. Nafarroan 54 izan ziren gutxienez. Hego Euskal Herria, beraz, gorriz markatutako eremuetako bat da MoMo sistemaren esanetan: ekainean, 207 pertsona hil ziren bertan beroari lotuta. Uztailaren hasieran, gainera, 27 izan dira dagoeneko.