AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Bermeon ere sexu-erasoa egin zioten emakume bati aurreko asteburuan
Larunbat goizaldean eraso zion gizon batek emakume bati. Bilbon eta Gallartan ere eman dute hainbat sexu-erasoren berri joan den asteburuan.
2023eko ekainaren 21
Bermeon ere sexu-erasoa egin zioten emakume bati aurreko asteburuan
— ARGAZKIA El Correo

Atzo jakinarazi zutenez, gizon bat atxilotu dute Bermeon (Bizkaia), emakume bati eraso egiteagatik. Larunbat goizaldean jasan zuen sexu-erasoa emakumeak.

Sexu-eraso gehiagoren berri ere eman dute Bizkaian iragan asteburuan. Bilbon (Bizkaia) bi emakumeri eraso zieten asteburuan gizon banak, Europa Parkean bati, larunbat goizaldean, eta erdiguneko diskoteka batean beste bati, igandean. Gallartan (Bizkaia), bestalde, barraka bateko langile batek gutxienez hogei neskari egin zizkien ukituak larunbat gauean.