AKTUALITATEA / Soldata sistema
Behargin bat hil da Elorrioko Betsaiden, lan-istripuz
Makina batek harrapatuta galdu du bizia langileak. Gutxienez zortzi lan-heriotza izan dira aurten Euskal Herrian.
2025eko martxoaren 4
Behargin bat hil da Elorrioko Betsaiden, lan-istripuz
— ARGAZKIA durangon.com

Lan-heriotza baten berri eman dute gaur goizean Elorrion (Bizkaia). Burnizko eta altzairuzko piezak ekoizten dituen Betsaide lantokian, behargin bat azpian hartu du makina batek, eta bertan hil da. Handik ateratzen saiatu dira lankideak, baina ez dute bere bizia salbatzerik lortu. 08:00ak aldera gertatu da lan-istripua.

Bi hilabete eskas igaro dira 2025. urtea hasi zenetik, eta, iturri sindikalen arabera, jadanik zortzi dira Euskal Herrian lanean ari zirela bizia galdu duten langileak.