AKTUALITATEA / Soldata sistema
Behargin bat hil da Andoaingo Antex Fibres lantegian, makina batek harrapatuta
Aldi baterako enpresa baten bidez ari zen lanean 47 urteko gizona, eta makina batek harrapatu zuen joan den larunbatean. Aurten gutxienez 64 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2022eko urriaren 31
Behargin bat hil da Andoaingo Antex Fibres lantegian, makina batek harrapatuta

Pasa den larunbatean, urriaren 29an, 47 urteko behargin batek galdu zuen bizia Andoaingo (Gipuzkoa) Antex Fibres enpresan. Argitu ez dituzten arrazoiengatik, makina batek harrapatu zuen langilea 13:00ak aldera; osasun-langileak bertaratu ziren arren, lantokian bertan hil zen. Aldi baterako enpresa baten bidez ari zen Sorabilla auzoko lantegian soldatapean lanean.

Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak salatu duenez, "kapitalismoari berezkoa zaion metaketa beharrak eragindako biolentziaren beste kasu baten aurrean gaude"; "kasu honetan, gainera, aldi baterako kontratua zuen langileak".