AKTUALITATEA / Soldata sistema
Basoa garbitzen ari zen langile bat eraila Muxikan
Gorozika auzoko baso bat garbitzen ari zela izan zuen lan-istripua beharginak. Aste honetan hil duten bigarren behargina da, gutxienez: ostegunean, garraiolari batek bizia galdu zuen Irun parean.
2020eko uztailaren 4
Basoa garbitzen ari zen langile bat eraila Muxikan

Atzo, uztailak 3, langile bat erail zuten Muxikan (Bizkaia), gutxienez bigarrena aste honetan. 14:30ak aldera, Gorozika auzoko baso batean garbiketa lanak egiten ari zela, lan-istripua izan zuen beharginak. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu ziren abisua jasotzean, baina bertaratu zirenerako, oso larri zegoen zauritua. Ezin izan zuten suspertu, eta bertan zendu zen.

Ostegunean, uztailak 2, kamioi bat gidatzen ari zen langile bat hil zuten Irun (Gipuzkoa) parean. Hiru ibilgailuren arteko istripu batean galdu zuen bizia, hain zuzen. Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 33 behargin erail dituzte haien lanpostuetan.