AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Barakaldon bi emakumeri egin diete eraso
19 urteko emakume bat bortxatu du haren aitaordeak, neskak larunbat goizean salatu zuenez. Egun berdinean atxilotu zuten beste gizon bat, emakume bati kalean sexu-eraso bat egiten saiatzeagatik.
2021eko uztailaren 12
Barakaldon bi emakumeri egin diete eraso

Azken orduetan bi sexu-erasoren berri eman dute Barakaldon (Bizkaia). Batetik, 19 urteko emakume batek jakinarazi du bortxatu egin duela haren aitaordeak. Elkarrekin bizi dira, eta partekatzen duten etxebizitzan izan da erasoa. Neskak larunbat goizean salatu zuen gertatutakoa, eta eguerdian atxilotu zuten bortxatzailea. Emakumea Gurutzetako Ospitalean artatu zuten.

Bestalde, egun berdinean, beste gizon bat eraman zuten atxilo Barakaldon. Emakume bati sexu-eraso bat egiten saiatu zen, hura Lasesarre zelai inguruan zegoenean beste pertsona batzuekin. Emakumeak gertatutakoa salatu zuen, eta orduan atxiki zuten erasotzailea.