AKTUALITATEA / Sindikalismoa
Baionako Euskal Museoko langileak borrokan ari dira zuzendaritzaren aurka
Zuzendaritzak jasanarazten dizkien lan-baldintzen aurka oldartu ziren langileak urtarrilaren 2an Baionako Euskal Museoan, egun osoko lanuzte batekin. Berriz jo zuten grebara handik hiru egunera.
2022eko urtarrilaren 7
Baionako Euskal Museoko langileak borrokan ari dira zuzendaritzaren aurka

Zuzendaritza berriarekin okerragotuz joan diren lan-baldintzak salatu dituzte Baionako (Lapurdi) Euskal Museoko harrerako zein zaintzako langileek, greba eginez urtarrilaren 2an nahiz 5ean.

Besteak beste, zuzendaritzaren "dogmatismoa" salatu dute, eta adierazi dute modu jarraituan egin behar izan dituztela lanuzteak, pairatzen dituzten lan-baldintza txarren eta presio psikologikoaren seinale, azaldu dutenez.

Langileen ordezkaritzak jakinarazi duenez, lanuzteei jarraipena emateko asmoa dute beharginek.