AKTUALITATEA
'Badator Galerna': hitzordua abuztuaren 9an Donostian
Egun osoko egitaraua antolatu dute Donostiako Aste Nagusiaren barruan, bazkaria, palestinar erresistentziaren aldeko argazkia eta DJak tartean.
2025eko uztailaren 28
'Badator Galerna': hitzordua abuztuaren 9an Donostian

Badator Galerna. Sozialismoa eraiki izenpean lehen aldiz, Aste Nagusirako egitarau bat prestatu dute Donostian (Gipuzkoa): abuztuaren 9an izango da, Alde Zaharrean.

Eguerdiko 12:30erako jarri dute hitzordua Ordizia tabernan, bertatik abiatuko baitute marianitada girotua Arranopola Txarangarekin. Gero, 14:30ean, bazkari herrikoia egingo dute (tiketak salgai daude jada Urka, Kaktus eta Adi tabernetan, eta Badator Galerna izenpean sorturiko sare sozialen bidez ere eska daitezke).

Bazkariaren ondoren, 16:30etik aurrera, DJ ibiltaria izango da Alde Zaharrean barrena: ZKN Brothers arituko dira arratsaldea girotzen. 18:30ean Palestinako erresistentziaren aldeko argazki bat aterako dute Santa Maria elizan, eta gauean, 23:30ean hasita, DJ Gaua izango da Urka tabernan. DJ Azar eta Menina arituko dira musika jartzen.