AKTUALITATEA / Lan-erailketak
Azken orduetan bi langile hil dira lan-istripuz, Zornotzan bata eta Laudion bestea
Zornotzako Aludium lantegian hil da gaur langile bat, pala baten kazoa gainea erorita. Atzo, bestalde, furgoneta bat gidatzen ari zen behargin bat hil zen trafiko-istripu batean. Gutxienez 42 lan-heriotza izan dira aurten Euskal Herrian.
2022eko uztailaren 1
Azken orduetan bi langile hil dira lan-istripuz, Zornotzan bata eta Laudion bestea
— ARGAZKIA Aludium

Azken orduetan, soldatapean lanean ari ziren bi langile hil dira Euskal Herrian. Gaur, 13:00ak aldera, Zornotzako (Bizkaia) Aludium lantegian galdu du bizia behargin batek; mantentze-lanak egiten ari zela, gainera jausi zaio pala baten kazoa. Atzo, gainera, trafiko-istripua izan zuen Laudion (Araba) furgoneta bat gidatzen ari zen langile batek, eta hil egin zen.

Sindikatuen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 42 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela, edo haien lanpostuetara bidean.