AKTUALITATEA / Soldata sistema
Azken hiruhilekoan %2,08 hazi da langabeen kopurua Espainiako Estatuan
2.980.200 langabe zenbatu ditu Espainiako Estatistika Institutuak, eta gazte langabeak duela hiru hilabete baino %15,24 gehiago dira. Langabezia-tasa orokorra, berriz, %12,67koa izan da, aurreko hiruhilekoan baino %0,18 handiagoa.
2022eko urriaren 27
Azken hiruhilekoan %2,08 hazi da langabeen kopurua Espainiako Estatuan

Langabeen kopurua %2,08 hazi da Espainiako Estatuan azken hiruhilekoan, Espainiako Estatistika Institutuaren (INE) Biztanleria Aktiboaren Inkesta berriaren arabera. Langabezia-tasa, berriz, %12,67koa izan da oraingoan; ehuneko 0,18 puntu gehiago, duela hiru hilabeteko emaitzen aldean.

25 urtetik beherako 540.000 gazte langabe zenbatu dituzte azken hiruhilekoan, aurrekoan baino 71.400 gehiago (%15,24).