AKTUALITATEA / Soldata sistema
Azken 48 orduetan hiru langilek galdu dute bizia Oreretan, Iruran eta Zamudion
Soldatapean lanean ari zirela hil dira hiru beharginak; heriotza "ez-traumatikoak" izan dira guztiak. Aurten gutxienez 30 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2022eko maiatzaren 21
Azken 48 orduetan hiru langilek galdu dute bizia Oreretan, Iruran eta Zamudion

Euskal Herrian, soldatapean lanean ari ziren hiru langilek galdu dute bizia azken bi egunetan. Herenegun, Iruran (Gipuzkoa) eta Zamudion (Bizkaia) hil ziren bi garraiolari, lan-istripu "ez-traumatiko" banatan. Goizuetakoa (Nafarroa) zen langileetako bat, eta Portugaletekoa (Bizkaia) bestea.

Atzo, bestalde, Oreretan (Gipuzkoa) zendu zen behargin bat, Gureak Lanean enpresan. LAB sindikatuaren esanetan, "ondoezak jota" hil zen bera ere.

Urtea hasi zenetik, gutxienez 30 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian, horietatik hamar "ez-traumatikoak".