AKTUALITATEA / Eraso faxistak
Azidoarekin eraso diote pertsona etxegabe bati Biarritzen
Larri zauriturik dago gizona. Dirudienez, pertsona batek egin dio eraso; azidoa erabilita erre eta jipoitu egin du.
2022eko maiatzaren 11
Azidoarekin eraso diote pertsona etxegabe bati Biarritzen

Atzo, goizaldeko 04:00ak aldera, gizon etxegabe bati eraso zion pertsona batek Biarritzen (Lapurdi). Antza, azidoa botata erre zuen gizona, eta jipoitu egin zuen.

Biarritzeko poliziek larriki zauriturik topatu zuten erasotua, eta larrialdi-zerbitzuetako langileek artatu zuten. Bordeleko Pellegrin zentroan ospitaleratu zuten gero.

Erasoa izan eta ordu gutxira atxilotu zuten erasotzailea. Ikerketa bat jarri du martxan Baionako fiskaltzak; dirudienez, hilketa saiakera egotziko diote atxilotuari.