AKTUALITATEA / Soldata sistema
Auto batek harrapatuta hil da langile bat Alesbes parean
Garabi bat gidatzen egiten zuen lan 46 urteko beharginak. Aurten, gutxienez sei lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2025eko otsailaren 18
Auto batek harrapatuta hil da langile bat Alesbes parean
— ARGAZKIA Wikipedia

Nafarroako A-15 autobidean, Alesbes parean, lan-istripuz hil da langile bat gaur eguerdian. Errepidean laguntza emateko garabi bat gidatzen aritzen zen behargina, eta, itxura denez, beste ibilgailu batek harrapaturik galdu du bizia 12:00ak jo baino lehen. Matxura izan duen auto bat zela-eta joan da tokira, eta bertan harrapatu du kamioi batek. 46 urte zituen.

Hilabete eta erdi baino ez da igaro 2025. urtea hasi zenetik, baina jadanik sei dira, Euskal Herrian, soldatapean lanean ari zirela hil diren langileak.