AKTUALITATEA / Kontseilu sozialistak
Aurten ere antolatu du Guda Zelaia ekimena Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak
Urriaren 15ean izango da Guda Zelaiaren bigarren jardunaldia, Bergaran. "Artearen eta kulturaren esparrutik, gizarte sozialistaren eraikuntzarako ekarpen bat" egin nahi dute Kontseilu Sozialistako kideek.
2022eko irailaren 21
Aurten ere antolatu du Guda Zelaia ekimena Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak

Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak iaz egin zuen Guda Zelaia izeneko ekimenaren aurreneko jardunaldia, Arrasaten (Gipuzkoa). Orduko hartan Kontseilu Sozialistako kideek azaldu zutenez, "artearen eta kulturaren esparrutik, gizarte sozialistaren eraikuntzarako ekarpen bat" egitea du helburu Guda Zelaiak, eta horretarako, egun osoko egitarau bat prestatu zuten iaz. Kultura proletarioari eta kultura sozialistari buruzko mahai-inguru bat izan zen eguneko hitzordu nagusia; horretaz gain, argazki erakusketa bat, bertso-bazkari bat nahiz musika emanaldiak izan ziren Arrasateko Gaztetxean.

Kontseilu Sozialistak Guda Zelaiaren bigarren edizio bat prestatu du aurten, eta oraindik xehetasunen berri eman ez badu ere, bigarren jardunaldia noiz eta non izango den jakinarazi du jada: datorren urriaren 15ean, Bergaran (Gipuzkoa).