AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Atxilotu bat Gasteizen bikotekideari eraso egiteagatik
Bart gauean jazo da erasoa. 36 urteko gizon batek bere bikotekidea kolpatu du Gasteizko Obispo Ballester kalean; emakumeak laguntza eskatu du, eta handik gutxira atxilotu dute erasotzailea.
2019eko maiatzaren 23
Atxilotu bat Gasteizen bikotekideari eraso egiteagatik

Ez dira gutxi izan Gasteizen (Araba) azken boladan gertatu diren eraso sexistak. Gaur goizaldeko 01:30ean gertatu da azkena, Obispo Ballester kalean. 36 urteko gizon batek bere bikotekideari eraso egin dio, astinduz eta kolpatuz.

Bertan zegoen lekuko bati laguntza eskatu dio erasotuak, eta handik gutxira, erasotzailea atxilotu du poliziak.