AKTUALITATEA / Greba
Atarrabiako Solidus San Andres lantegiko langileek greba mugagabea hasiko dute
Paper-lantegiko langileek asteazkenean, azaroak 9, ekingo diote greba mugagabeari. Hitzarmen berria dute helburu eta, zehazki, soldata KPIa adina igotzea da beharginen aldarrikapen nagusia.
2022eko azaroaren 7
Atarrabiako Solidus San Andres lantegiko langileek greba mugagabea hasiko dute
— ARGAZKIA ELA

Atarrabiako (Nafarroa) Solidus San Andres paper-lantegiko beharginek hainbat lanuzte eta greba egun egin ondoren greba mugagabea hasteko erabakia hartu zuten urriaren 31an. Izan ere, enpresaren zuzendaritzak ez du, hitzarmen berriari dagokionez, "ezer garrantzitsurik aurreratu" ELA sindikatuaren arabera.

Hala, azaroaren 9an greba mugagabeari ekingo diote beharginek. Hitzarmena berritzea dute helburu langileek eta, nagusiki, soldatak KPIa adina igotzea nahi dute.