AKTUALITATEA / Errepresioa
Astelehen goizean hainbat gazteren aurka oldartu zen Foruzaingoa Lizarran
Istiluen aurkako materiala erabilita, poliziek Lizarrako diskoteka baten kanpoaldean zeuden gazteen aurka jo zuten astelehenean.
2021eko azaroaren 3
Astelehen goizean hainbat gazteren aurka oldartu zen Foruzaingoa Lizarran




Errepresioaren aurkako Pikutara mugimenduak astelehenean bertan salatu zuen gertatutakoa. Sare sozialen bitartez zabaldutako oharrean, polizien erasoa "gazteria diziplinatzeko saio bat" izan zela adierazi zuen, eta pandemia garaian "bortizkeriaren normalizazioa" are modu nabarmenagoan gauzatu dela salatu zuen. Elkartasuna adierazi zien, gainera, zauritutako gazte guztiei.