AKTUALITATEA / Preso politikoak
Aske gelditu da Emilio Salaberria preso politikoa
Hogei urteko zigorra bete du Amasa-Villabonako presoak; hirugarren graduan egin ditu azkeneko biak.
2022eko martxoaren 21
Aske gelditu da Emilio Salaberria preso politikoa

Joan den larunbatean, martxoaren 19an, irten zen Martuteneko espetxetik (Donostia, Gipuzkoa) Emilio Salaberria Etxebeste. Amasa-Villabonakoa (Gipuzkoa) da preso politikoa, eta orotara, hogei urte egin ditu gatibu. Azkeneko bi urteak hirugarren graduan igaro ditu.