AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Angelun, emakume bat erailtzen saiatu da bere bikotekide ohia
39 urteko gizonak autoz harrapatu zituen emakumea eta bere anaia.
2025eko azaroaren 18
Angelun, emakume bat erailtzen saiatu da bere bikotekide ohia

Iganden, eraso matxista larri bat izan zen Angelun (Lapurdi), Butteaux-Cailles barrutian: emakume bat hiltzen saiatu zen bere bikotekide ohia. Arratsaldeko 17:00ak aldera gertatu zen: emakumea kotxez harrapatu zuen gizonak, nahita, anaiarekin zebra-bide bat gurutzatzen ari zela. Biak larriki zauritu zituen, eta Baionako (Lapurdi) ospitalera eraman behar izan zituzten. EITBren arabera, "egoera kritikoan" zegoen 44 urteko andrea.

Egun berean atxilotu zuten 39 urteko erasotzailea, eta hilketa saiakeragatik ireki du ikerketa fiskaltzak. EITBk jaso duenez, indarkeria matxistari lotutako aurrekariak ditu.