AKTUALITATEA / Soldata sistema
Altsasun, lan-istripuz hil da baso-lanetan ari zen behargin bat
Urte erdian, gutxienez 29 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2025eko ekainaren 24
Altsasun, lan-istripuz hil da baso-lanetan ari zen behargin bat
— ARGAZKIA Foruzaingoa

Atzo, astelehenez, behargin bat hil zen lan-istripuz Altsasuko (Nafarroa) Auntzetan. Baso-lanetan ari zen 45 urteko logroñoarra, zuhaitzen mozketa-lanetan hain zuzen ere, baina adar bat erori zitzaion gainera eguerdiko 13:00ak igarota. Bertan galdu zuen bizia.

Ia sei hilabete igaro dira urtea hasi zenetik, eta iturri sindikalen arabera, Euskal Herrian, gutxienez 29 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.