AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Aian, adingabe bati sexu-erasoa egin dio gizon batek
Aplikazio baten bidez lortu zuen neskarekin hitzordua jartzea, eta bere etxera eraman zuen.
2025eko abenduaren 12
Aian, adingabe bati sexu-erasoa egin dio gizon batek

Aiako (Gipuzkoa) 25 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ostegun goizaldean, adin txikiko neska bati sexu-erasoa egiteagatik. Erasotzailea kontaktu-aplikazio baten bidez jarri zen harremanetan emakumearekin, eta hala lortu zuen berekin hitzordu bat jartzea, Donostian (Gipuzkoa).

Asteazken arratsaldean elkartu zirenean, neska Aiako bere etxebizitzara eraman zuen gizonak. Han egin zion eraso.