AKTUALITATEA / Laneko autodefentsa sareak
Aholkularitza laborala martxan da Urola Erdian, autodefentsarako beste tresna bat
Kontseilu Sozialista Urola Erdiak (Gipuzkoa) asteartero eskainiko du aholkularitza laborala, eta formakuntzarako saioak ere antolatu ditu datozen asteetarako. Autodefentsa laboralarekin, "lan-baldintzak hobetzeko asmoa izateaz gain, langileriak indar posizioak irabaztea ere bada asmoa".
2021eko maiatzaren 26
Aholkularitza laborala martxan da Urola Erdian, autodefentsarako beste tresna bat

Lan-lerro berri bati ekin dio Kontseilu Sozialista Urola Erdiak (Gipuzkoa). Autodefentsa laborala lantzen hasi da, krisi ekonomiko globalak ekarritako proletarizazio prozesua aintzat hartuta, horrek eragindako "gaitasun ekonomikoaren murrizketa eta pobrezia zuzena" borrokatzeko. "Nahiz eta baliabide materialen oparotasunak gizartearentzat aberastasuna ekarri beharko lukeen, urritasun sozial eta miseria moral gero eta handiagoa dakar".




BULEGOA ETA FORMAKUNTZA SAIOAK


Azpeitiko Esklabak eraikineko 0. solairuko bulegoan jarri dute martxan aholkularitza laboralerako bulegoa; asteartero izango dira bertan, 17:00etatik 20:00etara. Hurbildu ezin duenarentzat, telefono zenbaki bat ere jarri dute eskuragarri: 611 641 367. Posta elektronikoa ere badute.


"Burgesiari komeni zaio langileriak bere eskubide ekonomikoak ez ezagutzea, bestela horiek betetzera behartuta egon daiteke", adierazi du Kontseilu Sozialistak ohar batean. Egoera hori irauli asmoz, formakuntza laboralerako saioak ere prestatu ditu ekainerako; asteazkenetan izango dira, eskualdeko herri banatan. Zehazki,