AKTUALITATEA / Gazte topagune sozialista
Agortu dira Gazte Topagune Sozialistarako sarrera orokorrak
Gazte Topagune Sozialistak ostiral honetan hartuko du Altsasu, eta bost egunetarako sarrera orokorrak amaitu dira jada. Dena den, bertaratzeko zenbait aukera izango dituzte tiketik gabe geratu direnek.
2021eko urriaren 4
Agortu dira Gazte Topagune Sozialistarako sarrera orokorrak

Gero eta gutxiago geratzen da Euskal Herriko Gazte Topagune Sozialistarako. Altsasu (Nafarroa) ostiral honetan bilakatuko da bost egunerako elkargune, eta egun guztietarako bonu orokorrak izan dira salgai azken asteetan. Dena den, Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek jakinarazi dutenez, agortu dira jada bost egunetarako sarrera orokorrak.

Tiketik lortu ez dutenek, hala ere, bertaratzeko hainbat aukera izango dituzte. Antolatzaileek gaur bertan azalduko dituzte xehetasunak.