AKTUALITATEA / Itaia
Adingabe batek jasandako sexu-erasoaren aurka mobilizatzera deitu du Gasteizko Itaiak
45 urteko gizon bat aurreko astean saiatu zen 16 urteko gazte bat bortxatzen, Zabalgana gizarte-etxean. Itaiak biharko antolatu du protesta bat, zentroan bertan.
2025eko otsailaren 25
Adingabe batek jasandako sexu-erasoaren aurka mobilizatzera deitu du Gasteizko Itaiak

Aurreko astean jakinarazi zuten gizonezko batek behin baino gehiagotan eraso zuela adingabe bat Gasteizko (Araba) Zabalgana gizarte-etxean: jarraipenak, eduki sexualeko gutun bat, keinuak, komentarioak... Zaballan preso egonik, hirugarren graduan zeukaten 45 urteko gizonezkoa, eta gutxienez hamabi pertsonari sexu-erasoak egiteagatik daukate gatibu.

Gertatutakoa salatu eta mobilizatzeko deia egin du Gasteizko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Elkarretaratze bat antolatu du biharko, asteazkenerako, Zabalgana gizarte-etxean bertan; 19:00etan izango da. "Ezinbestekoa da gauzatzen diren eraso matxistei erantzutea eta guztion ardura da erasoen aurkako erantzun irmoak ematea", gaineratu dute Itaiako kideek.