AKTUALITATEA / Pederastia
Adingabe bat bortxatu du gizon batek Bilboko komun publiko batean
Erasotzaileak asteazken arratsaldean eraso zion mutilari Areatzan, eta lapurreta egin zion. Ez dute gizonezkoa aurkitu.
2025eko abenduaren 12
Adingabe bat bortxatu du gizon batek Bilboko komun publiko batean

Adin txiko mutil batek asteazken arratsaldean jasan zuen eraso bat Bilboko (Bizkaia) Areatzako komun publikoan. El Correo-ren arabera, gizonezko batek bortxatu zuen bertan, eta lapurreta egin zion. Horren aurretik, erasotzaileak kalean jarraitu zion gazteari, eta komunera sartu zenean aprobetxatu zuen egoera lapurtzeko eta sexu-erasoa egiteko.

Salaketa aurkeztean, erasotzailearen deskribapen fisikoa eman zuen biktimak, baina badirudi oraindik ez dutela lortu bera identifikatzea eta aurkitzea. Autismoa du erasoa jasan zuen mutilak.