AKTUALITATEA / Pederastia
Adimen artifiziala erabilita, adingabeen irudi sexualekin trafikatu duten 25 pertsona atxilotu dituzte nazioartean
Espainiako Estatuan, Erresuma Batuan, Danimarkan eta Australian atxiki dituzte irudi horien trafikatzaileak. Ia 300 susmagarri dituzte identifikatuta.
2025eko martxoaren 3
Adimen artifiziala erabilita, adingabeen irudi sexualekin trafikatu duten 25 pertsona atxilotu dituzte nazioartean

Adimen artifizialaren bidez, adin txikiko pertsonen irudi sexualak sortzen eta nazioartean zabaltzen aritu den sare bat atzeman dute nazioartean. Itxura denez, plataforma digital bat erabili dute sortutako materiala partekatzeko, "ordainketa sinboliko" baten truke. Danimarkako gizonezko batek zuzentzen zuen plataforma.

Iturri polizialen arabera, sare horrekin harremana duten 273 susmagarri dituzte identifikatuta. Online plataforma zuzentzen zuen daniarra iazko azaroan atxilotu omen zuten, eta joan den astean beste 25 pertsona hartu dituzte atxilo Danimarkan bertan, Espainiako Estatuan, Erresuma Batuan eta Australian.