AKTUALITATEA / Faxismoa
Abascalek igandean Iruñean daukan hitzorduaren harira, protestara deitu dute
NH Iruña Park hotelera bertaratuko da Vox alderdiko burua, eta han elkarretaratzeko deia egin dute, 'Faxismoaren aurrean, antolakuntza komunista' lelopean.
2023eko maiatzaren 9
Abascalek igandean Iruñean daukan hitzorduaren harira, protestara deitu dute
— ARGAZKIA Nuevo Rumbo

Iruñean (Nafarroa) izango da Santiago Abascal igande honetan, hilaren 14an. Hain zuzen, NH Iruña Park hotelera joango da Vox alderdiko burua, 20:00etarako.

Hori dela-eta, mobilizazio deialdi bat zabaldu dute: 19:30ean, elkarretaratze bat izango da hotel aurrean. Faxismoaren aurrean, antolakuntza komunista aldarritzat hartuta egin dute deialdia.