AKTUALITATEA / Etxebizitza
77 urteko pertsona etxegabe bat hil da Bilbon
Egurrezko eta kartoizko txabola batean bizi zen Boluetan, eta su hartu zuen tokiak atzo iluntzean. Oraindik ez dute gorpua ziurtasun osoz identifikatu.
2023eko urtarrilaren 25
77 urteko pertsona etxegabe bat hil da Bilbon

Hedabideek atzo eman zuten etxegabe baten heriotzaren berri, Bilboko (Bizkaia) Bolueta auzoan. Oraindik ez dute lortu hildakoa ziurtasun osoz identifikatzea, baina badirudi 77 urteko gizon bat dela. Egurrez eta kartoiz egindako txabola batean bizi zen Boluetan, eta sute bat piztu zen han atzo iluntzean. Sutearen ondorioz hil zen agurea, eta erabat kiskali zen txabola.

Janari lasterreko denda baten ondoan zegoen txabola, eta sua piztu zenean, establezimenduko hainbat langile hurbildu ziren, garrak itzaltzeko asmoz. Hala ere, ez zuten lortu han bizi zen gizona salbatzea. Suhiltzaileek lortu zuten sua itzaltzea, eta orduan topatu zuten gorpua.