AKTUALITATEA / Errepresioa
26 pertsona atxilotu dituzte, Hego Euskal Herrian grafitiak egitea leporatuta
Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean, Mungian nahiz Portugaleten izan dira atxiloketak, besteak beste. Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak lankidetzan egin dute polizia-ikerketa, eta Hego Euskal Herrian 463 margoketa egitea egozten diete atxilotuei.
2022eko ekainaren 10
26 pertsona atxilotu dituzte, Hego Euskal Herrian grafitiak egitea leporatuta

Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak 26 pertsona atxilotu dituzte Espainiako Estatuan, horietatik hamar, Hego Euskal Herrian. Bilbon (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba), Iruñean (Nafarroa), Mungian (Bizkaia), Portugaleten (Bizkaia), Bartzelonan, Burgosen, Madrilen, Murtzian eta Oviedon izan ziren atxiloketak, eta jakinarazi dutenez, Hego Euskal Herriko trenetan eta metroetako bagoietan grafitiak egiteagatik atzeman dituzte 26 lagunak. Espraiak erabilita 436 pintaketa egitea leporatzen diete, kalte materialak, guztira, bi milioi euro ingurukoak izan daitezkeela esanez.

Iazko apirilean jarri zuten martxan polizia-operazioa Ertzaintzak, Espainiako Poliziak eta zenbait udalerritako udaltzainek. Haien esanetan, lankidetzan egin dute operazioa, margoketen egileak Euskal Herritik kanpo bizi zirela ohartu zirelako. Pintaketen sinadurak baliatu omen dituzte egileak identifikatzeko, batez ere, argazkiak erabilita.