AKTUALITATEA / Soldata sistema
21 urteko nekazari bat hil da Ekoran, lanean ari zela
Atzo izan zen lan-istripua: irauli egin zen langilea gidatzen ari zen traktorea. Aurten, gutxienez hamabost lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2023eko apirilaren 11
21 urteko nekazari bat hil da Ekoran, lanean ari zela
— ARGAZKIA Arabako Alea

Ekoran (Arabako Errioxa) 21 urteko nekazari bat hil zen atzo, lursail pribatu batean lanean ari zela. 14:00ak aldera gertatu zen: traktore bat gidatzen ari zen langilea, eta irauli egin zen, argitu ez dituzten arrazoiak direla-eta. Hala, ibilgailuaren azpian harrapatuta geratu zen gaztea. Larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu eta bera suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu.

Iturri sindikalen arabera, atzoko lan-heriotza gertatu aurretik, Euskal Herrian hamalau ziren aurten soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan hil diren beharginak. Azken heriotza gehituta, beraz, gutxienez hamabost dira.